Zabalik dago Gabonetako haur parkea

Baleike 2019ko urt. 2a, 12:43

Arratsaldean berriro irekiko ditu ateak, eta bihar ere egun guztian egongo da zabalik.

Gaur goizean zabaldu ditu ateak Gabonetako haur parkeak. Umeen gozagarrirako diren puzgarriak eta beste hainbat jolas Lubaki kiroldegian aurkitzen dira aurtengoan. Laster amaituko da goizeko saioa, baina arratsaldean berriro joateko aukera egongo da 16:00etatik aurrera 19:30ak arte. 

Bihar berriz izango da haur parkea: goizez 11:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30etara. Haurrentzat sarrera doan izango da, helduek, aldiz, euro bat ordainduko dute.