Errege Magoen laguntzaileek gutunak jasoko dituzte etzi

Baleike 2019ko urt. 2a, 09:57

Erregeen pajeek gutunak jasoko dituzte etzi Beheko plazan, 18:00etatik aurrera. 

Hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzu diete pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen, beti ere.

Errege egun bezeperan, kabalgataren aurretik Errege Magoek bisitak egiten dizkiete urtero edadetu eta gaixoei. San Juan eta Otezuri egoitzetan izaten dira, baita hala eskatzen duten etxeetan ere. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta edo emailez kultura@zumaia.eus helbidera idatzita, ostirala baino lehen.