Gipuzkoa Lapurdi sariarekin amaitu da Zumaiako zesta punta urtea

Baleike 2018ko abe. 31a, 09:29

Atzo Aitzuri frontoian jokatutako Gipuzkoa Lapurdi sariarekin amaitu da Zumaiako zesta punta urtea. 

Gipuzkoako eta Lapurdiko pilotariak neurtu ziren atzo arratsaldean Zumaiako Aitzuri frontoian. Zumaiako pilotariek jokatu zuten gipuzkoarren izenean lau mailetatik hirutan, eta hauetatik bitan irabazi zuten.

Hala, kadete mailan, Luken Aizpuruak eta Julen Cabanillasek 30-19 emaitzarekin irabazi zieten lapurtarrei. Nagusien lehen mailan, berriz, Cosme Agirrek eta Unai Urangak 30-26 emaitzarekin irabazi zuten. Senior bigarren mailan, aldiz, Eduardo Agirrek eta Julen Lopezek 24-30 emaitzarekin galdu zuten lapurtarren aurrean.