Gabonetako haur parkea Lubakin egingo da aurten

Baleike 2018ko abe. 30a, 10:34

Gabonetako haur parkea izango da aurten ere Zumaian. Urtarrilaren 2an eta 3an izango da, Lubaki kiroldegian. 

Goizez 11:00-13:30 ordutegian izango da zabalik, eta arratsaldez 16:00-19:30 ordutegian. Sarrera haurrentzako doan izango da; helduek euro bat ordainduko dute.