Eman dugu Zelai talasoterapiaren oparia

Baleike 2018ko abe. 29a, 16:03

Nahi baino atzerapen handiagoarekin, baina, eman dugu dagoeneko Zelai Talasoterapia Hotelak oparitutako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua. 

Urteko azken zozketa honen irabazlea Imanol Urbieta Esteibar izan da. Gaur eguerdian eman diogu oparia. 

Hau da urteko azken zozketa, baina, adi egon, Errege egunaren bueltan beste zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta.