Goikoetxea, bakarkako txapeldun

Baleike 2018ko abe. 29a, 09:10

Iñaki Osa Goikoetxeak bere 12. bakarkako txapela jantzi du, finalean Imanol Lopezi hiru setetan irabazi ondoren. 

Partida hasi aurretik gauza bakarra zegoen ziur: txapela herrian geratuko zela. Bi zumaiar neurtu ziren atzo Aitzuri frontoian, bakarkako txapelketaren finalean: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Aitzurik itxura ederra erakutsi zuen atzokoan: ia beteta zegoen Zumaiako frontoia bi txapeldun handi hauek eskainiko zutena ikusteko gogoz.

Adituen esanetan, Goikoetxea zen txapela irabazteko faboritoa, baina ez zuen hasiera ona izan. Imanol Lopez hobeto moldatu zen partidaren hasieran eta 12-3 emaitzarekin irabazi zuen lehen seta. Bigarrenean Goikoetxea onena azaldu zen eta 7-12 emaitzarekin irabazi zuen seta. Berdinketa hausteko set laburrean erabaki zen nork eramango zuen txapela etxera. Hemen Goikoetxeak 2-5 emaitzarekin irabazi zuen seta, eta, ondorioz, txapela. Ikusleak gustura izan ziren ikusi zutenarekin, tanto ederrak ikusteko aukera izan baitzuten.

3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagokan, Aldazabalek bi setetan irabazi zion Olhari: 6-12 eta 10-12.