'Hereditary' pelikula emango du Ostarrenak, gaur, zine forumean

Baleike 2018ko abe. 27a, 08:22

Hereditary beldurrezko filma estatubatuarra emango du gaur Ostarrenak zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. 

Graham familiaren etxean gauza harrigarriak gertatzen hasiko dira. Amak utzi dio etxea Annie alabari. Arte galeria baten jabea da emakumea, eta bi haur ditu. Baina ez zuen haurtzaro gozoa izan hil berri den amarekin. Anniek pentsatuko du emakumea hilda gauzak onera etorriko direla familian, eta horregatik erabakiko du haren etxera itzultzea. Baina dena nahastuko da alaba txikiak etxean mamuak ikusten hastean. Izan ere, handik gutxira, semeak ere ikusiko ditu.