Gabon kantez bete ziren atzo herriko kaleak

Baleike 2018ko abe. 25a, 09:35

Ez zen musikarik falta izan atzo, Gabon gaueko arratsaldean. Kantu kalejira eta Gabon kantuen lehiaketa izan ziren, besteak beste, herrian zehar. 

Eguerdi partean herriko ikastetxeetako haurrak atera ziren kalera Olentzerorekin eta Mari Domingirekin kaleak Gabon abestiekin betetzera. 

Bazkalondoren Gabon koruak hartu zien lekukoa. Parrokia aurretik abiatuta, eta txistularien laguntzarekin, bost ordu luzeko kantu kalejira egin zuen Agustin Zubimendik zuzendutako taldeak. 

Arratsaldean, berriz, Erkibe taldeak antolatzen duen Gabon kanten lehiaketa egin zen Beheko Plazan. Zortzi taldek hartu dute parte aurtengo lehiaketan. Abestien atalean Izar uxoak taldea izan zen irabazlea, bigarren Izar malutak izan ziren, eta hirugarren Haurtxoen taldea. Jaiotzen eta jantzien atalean, Izar malutakek irabazi zuten, bigarren Izar uxoaka izan ziren, eta hirugarren Haurtxoen taldea. 

Iluntzearekin batera, Olentzero etorri zen menditik eta bat egin zuen Arranplan Gomezagorekin. Ordu berean, Jaiotza biziduna zabaldu zuten Beheko Plazan.