BIDEOA. Txiki Keixeta Alkizako sormen kabian

Baleike 2018ko abe. 24a, 09:44

Fagus Alkiza interpretazio zentroak Sormenaren kabiak artistentzako egonaldiak izeneko ekimena jarri du abian aurten. 23 proiektu jaso zituzten, eta horien artean bi aukeratu zituen ex aequo epaimahaiak: Kimia Kamvari eta Txiki Keixeta artistenak, hain zuzen ere. 

Unai Sorarrain bideoegileak gertutik jarraitu du bi artista hauen lana, eta ikus entzunezkoetan jaso du egindako lana, eta artistek beraiek esperientzia nola bizi izan duten. Hemen ikus dezakezue Keixetaren inguruan egindako lana.