BIDEOAK: ZUMB eta Zukan Trio 'Arizkun' eta 'Errenka' obrak jotzen

Baleike 2018ko abe. 23a, 10:30

Zumaiako Udal Musika Bandak Gabonetako kontzertu berezia eskaini zuen atzo Zumaiena ikastetxeko aretoan. Zukan Trio hirukotearekin batera, kantu herrikoiak eta obra garaikideak uztartzen zituen programa eskaini zuten. 

Bi obra estreinatu zituzten atzo Joxe Mari Azkuek zuzendutako kontzertuan: Mikel Chamizok konposatutako Arizkun eta Jagoba Astiazaran Kortaren Errenka. Bideo hauetan ikusi eta entzun ditzakezue.