Beheko Plazakoen dantzak Team Waleren ikuskizunean

Baleike 2018ko abe. 22a, 11:24

Alazne Martinezek zuzentzen duen Team Wale hip hop dantza akademiako ikasleen erakuskaldia egin zen atzo arratsaldean Zumaiena ikastetxeko aretoan. Ekitaldian zehar izan ziren beste protagonista batzuk ere: Beheko Plaza elkarteak antolatzen duen dantza tailerreko ikasleak, hain zuzen ere. 

Martinez berak gidatzen du edadetuen dantza tailer hau Torreberrin. Dantza egitea du ekimenak helburu, baina baita ere jolasa, barrea eta talde lana sustatzea ere. Ikuskizunean parte hartzeko asmoa aspalditik zuten, baina sekretupean gordeta. Atzo, beldurrei eta lotsei aurre egin, eta Zumaienako agertokira igo ziren, bideoan ikus dezakezuen bezala.