Txistorra jana Alaiko santomasetan

Baleike 2018ko abe. 22a, 08:50

Azken urteotan bezala, San Tomas eguna ospatu zuten atzo Alai auzategian. Hasieran iragarritako ekitaldi batzuk huts egin zuten, eta arratsalde partean pilatu ziren ekintzak. 

Pailazoak izan ziren haurrentzat eta A Santo de Qué taldearen kontzertua jarraian. Txistorra jateko aukera ere izan zen, Zumaiako Institutuak jarritako postuari esker.