'Enseñanzas de la Revolución Rusa' liburua aurkeztuko dute gaur Gaztetxean

Baleike 2018ko abe. 22a, 08:39

Xabier Arrizabalok idatzitako Enseñanzas de la Revolución Rusa liburua aurkeztuko dute gaur, 16:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean.

Errusiako iraultzaz eta historian mugarri izan zen gertakari hartatik atera beharreko irakaspenez gogoeta egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Liburuaren egilea, Xabier Arrizabalo, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Ekonomikoetako irakaslea da, eta Errusiako iraultzaren inguruan asko ikertutakoa.