BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Lagun batentzako bi zirkuitu Zelai talasoterapian

Baleike 2018ko abe. 20a, 13:55

Aste honetako bigarren zozketarekin gatoz oraingoan: Zelai talasoterapiak emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu. Zozketa azkarra izango da, izan ere, bihar eguerdira arte egongo da parte hartzeko aukera.

Itzurun hondartzatik hartutako uraz baliatzen den talasoterapia zirkuitua egiteko aukera izango du zozketaren irabazleak eta harekin joango den lagunak. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!