Gabon Koruak azken entsegu orokorra egingo du bihar

Baleike 2018ko abe. 19a, 11:56

Urtero bezala, Gabon Korua kalez kale arituko da abenduaren 24an, Agustin Zubimendiren zuzendaritzapean. Bihar egingo dute azken entsegu orokorra. 

Azken hilabetean hainbatetan bildu da Gabon Korua abenduaren 24ko emanaldia prestatzeko. Bihar egingo dute azken entsegu orokorra, 21:00etan Oxford aretoan.

Ohi bezala, Gabon Koruak errepertorioan ez duen kantu berri bat edo aspaldi abestu ez duena kantatuko du aurten ere. Jose Luis Blascoren Gora ta gora hotsegin da aurtengo kantu kalejirarako hautatutako doinua.

Aurtengoa Gabon Koruak egiten duen 74. kantu kalejira izango da. 1943an sortu zen abesbatza hau eta ordutik urtero atera da Zumaiako kaleetara.