Ardantzabidek emandako neguko izara jokoa zozkatuko dugu bazkideen artean

Baleike 2018ko abe. 18a, 12:53

Baleike Klubeko beste zozketa batekin gatoz. Oraingoan Ardantzabidek emandako neguko izara jokoa zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean.

Saridunak aukeratzea izango du izaren neurria. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunaren izena ostegun goizean aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!