Pentsioen alde kontzentrazioa egin du gaur herriko jubilatu eta pentsionista talde batek

Baleike 2018ko abe. 17a, 15:15

Gabonak direla eta, hurrengo elkarretaratzea urtarrilaren 7an egingo dute leku eta ordu berean.

Beste astelehen batez kontzentrazioa egin dute gaur herriko jubilatu eta pentsionista talde batek Saregileen plazan, 12:00etan. Urte hasieratik duten borrokak ez du etenik, eta pentsio duinen alde lanean jarraitzea pentsatzen dute hurrengo urtean ere. Orain, Gabonak datozela eta, atseden hartuko dute, eta urtarrilaren 7an berriro itzuliko dira.