Gipuzkoako erregio etxeek ematen duten Xose Vilaboa saria jaso du Jon Maiak

Baleike 2018ko abe. 17a, 07:00

Jon Maiak Xose Vilaboa saria jaso du Donostiako Aquariumean egin den ekitaldian. Gipuzkoako erregio etxeek ematen duten saria da hau, eta emandako laguntzagatik omendu dute Maia. 

"Jonek izandako laguntasunezko eta errespetuzko jarreragatik, aho batez" eman diote sari hau. Gai honen inguruan lan ugari egin ditu Jonek azken bi hamarkadatan. Horren adibideak dira Riomundo liburua edota gaur egun martxan duen Hezurbeltzak musika taldea. 

Bideoan duzue Jonek, saria jasotzerako orduan, esandako hitzak.