Aimarrek eta Olhak jokatuko dituzte Bakarkako Txapelketako finalaurrekoak

Baleike 2018ko abe. 16a, 10:00

Zesta puntako Bakarkako Txapelketako lehen partidak jokatu ziren atzo Zumaiako Aitzuri frontoian. Finalerdietara zer pilotari pasako ziren erabaki zen atzo.

Lehen partidan Aimarrek eta Arbek jokatu zuten. Arbek irabazi zuen lehen seta 12-10 emaitzarekin. Aimarrek norgehiagoka berdindu zuen bigarren seta 9-12 emaitzarekin irabazi ondoren. Berdinketa hausteko set laburrean nagusi izan zen Aimar 3-5 emaitzarekin. Datorren asteburuan jokatu den finalaurrekoan Iñaki Osa Goikoetxea izango du aurkari. 

Bigarren norgehiagokan Olharan zen faboritoa, baina Olha nagusitu zitzaion. Olharanek 12-7 emaitzarekin irabazi zuen lehen seta. Olha jokoan sartu zen bigarrengo setean eta 10-12 emaitzarekin nagusitu zen. Hirugarren setean 4-5 emaitzarekin irabazi zuen Olhak. Honek Imanol Lopez izango du zain finalaurrekoan.