Asobal Ligako Kopako finalera sailkatu da gaur Bidasoa Irun, Granollersen aurka jokatutako neurketan. Partidaren lehen zatian Granollers izan da nagusi, baina Bidasoako jokalariak gailendu dira azkenean, markagailua 30 - 25 utzita.
Duela 22 urte sailkatu zen Bidasoa azken aldiz finalera. Barça izango dute aurkari finalean.