Iñaki Osa Goikoetxeak Paueko txapelketa irabazi du

Baleike 2018ko abe. 15a, 16:00

Cesta de Nadau txapelketako finala jokatu zuten atzo Pauen. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jèrôme Portetek osatutako bikotea eta Jean Olharanek eta Manex Urtasunek osatuta neurtu ziren azken partida honetan. 

Bi setetan nagusitu ziren Goikoetxea eta Portet, 15-11 eta 15-12 emaitzarekin. Txapelketa hau irabazi berri, gaur bertan Zumaian hasiko den Bakarkako Txapelketa irabaztea du helburu zumaiarrak. Urtea amaitzeko enpresek antolatu duten zestako desafioan ere parte hartuko du. Irastorza izango du Goikoetxeak atzeko koadroetan. Aurkariak Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarra izango dira. Joaneko partida abenduaren 22an jokatuko da Gernikan, eta bueltakoa hilaren 27an Donibane Lohizunen. 

Bakarkako txapelketa

Gaur hasiko da Aitzuri frontoian jokatuko den Bakarkako zesta txapelketa. 19:00etan hasiko da jaialdia. Lehen partidan Aimar Aldazabal eta Jokin Arbe neurtuko dira, eta bigarrenean Jean Olharan eta Christophe Olha. Lehen partidako irabazleak Iñaki Osa Goikoetxearen aurka jokatuko du finalaurrekoan, eta bigarren norgehiagokako garaileak Imanol Lopezen aurka. Finalaurrekoak datorren larunbatean jokatuko dira Aitzurin.