Hainbat kirol jarduera izango da Gabonetan

Baleike 2018ko abe. 15a, 11:30

Ohi bezala, kirol jarduera ugari izango da Gabonen bueltan. Besteak beste, areto futbol txapelketa, xake txapelketa eta San Silvestre Biko lasterketa jokatuko dira. 

Gabonen bueltan, kirol jarduera ugari izango da Zumaian. Abenduaren 24an, esaterako, areto futbol txapelketa azkarra jokatuko da kiroldegian, 9:15-13:30 bitartean. 

Abenduaren 27an, aldiz, xake txapelketa izango da Alondegian. 8 eta 14 urte bitartekoek jokatuko dute 16:00etan, eta 14 urtetik gorakoen txanda izango da 18:00etatik aurrera. 

Abenduaren 31n jokatuko da San Silvestre, Gabon garaiko lasterketa nagusia. 12:00etan hasiko dira haurrak, eta 12:30ean jokatuko dute helduek.