Klarinete doinuak pintxoen artean

Baleike 2018ko abe. 14a, 08:13

Klarinete Maratoiko bigarren ekitaldia egin zen atzo iluntzean Valentin Manterola artistak Mari kalean duen estudioan. Pintxo pote musikatua egin zuten atzokoan. 

Zumaiako Udal Musika Bandako kide batzuek eta Klarinete Maratoian parte hartzen ari diren lagunek jo zituzten beraien instrumentuak margolari honen lanak lekuko zituztela. 

Klarinete Maratoiarekin jarraituta, gaur, 19:00etan hasita, kontzertua izango da komentuan. Alexander teknikaren inguruko emanaldia izango da gaurkoa. 

Argazkiak: Joxe Mari Azkue.