Telmo Irureta Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketako finalean

Baleike 2018ko abe. 14a, 07:52

Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketaren finala jokatuko da gaur, 20:30etik aurrera, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. Hiru lagun heldu dira finalera, eta horien artean dago Telmo Irureta zumaiarra. 

Telmorekin batera Jon Martinez Txiki donostiarra eta Auritz Zabaleta irundarra heldu dira finalera. “Telmok eta Txikik esperientzia handia dute bakarrizketak egiten, urteak daramatzate oholtza gainean; Zabaleta hasiberria da. Ikusiko dugu zer gertatzen den finalean”, adierazi dute lehiaketaren antolatzaileek. 

Honen berri eman du Gipuzkoako Hitzak. Hemen irakurri dezakezue.