'The Florida Project' pelikula emango dute gaur zine forumean

Baleike 2018ko abe. 13a, 08:08

Sean Bakerrek zuzendutako The Florida Project filma emango du gaur Ostarrenak zine forum saioan. 22:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

Zuzendaria: Sean Baker. Aktoreak: Willem Dafoe, Brooklyn Kimberly Prince. Iraupena: 112 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.

Mooneek 6 urte ditu, eta nortasun sendoa. Askatasun erabatekoan utzi dute, Disney Worlden ondoko auzo bateko errepideko motel batean. Han ibiltzen da, haur basati talde batekin. Izan ere, haren ama ez dago oso kezkatuta gaztetxoen bihurrikeriekin; moteleko biztanle guztiak bezala, aski du eguneroko ogia ateratzeko ahaleginarekin.