'Miss Karaoke' eta 'Linbo planeta' antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2018ko abe. 12a, 17:16

Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Ostiralean, 22:00etan, Miss Karaoke antzeztuko dute, eta igandean, 12:00etan, Linbo planeta

Udal Kultura Sailak bi antzezlanetarako sarrerak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Antzezlan bakoitzean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. Zozketetan parte hartzeko ondorengo formularioak bete beharko dituzue:

Miss Karaokerako, hemen

Linbo planetarako, hemen

Saridunen izenak ostiral goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!