Zientziarekin dibertitzeko aukera izango da urtarrilaren 3an Kimikarin tailerrari esker

Argazkia: kimikarin.com

Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta izena aurrez eman behar da Udaleko hirigintza eta ingurumen sailera deitu edo idatzita. Abenduaren 20a izango da izen emateko azken eguna.

Haurrek zientziarekin dibertitu daitezkeela ikusteko asmoz, urtarrilaren 3an, ostegunean, Zumaiako Udalak Kimikarin tailerra antolatu du. Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta Alondegian egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Guztira lau esperimentu egingo dituzte (izotz lehorra, area mugikorrak, elur artifiziala eta slime), lau taldetan banatuta eta ginkana moduko dinamika batean esperimentu batetik bestera pasako dira.

Izena emateko Udaleko hirigintza eta ingurumen sailera deitu edo idatzi behar da (hirigintza@zumaia.eus | 943 86 50 33), abenduaren 20ra bitartean. Eskaera bakoitzean bi pertsona apuntatzeko aukera izango da. Informazio gehiago kimikarin.com web orrialdean.

Erlazionatuak