Kauldi Odriozola munduko txapelketarako lehen hautaketan sartu du hautatzaileak

Baleike 2018ko abe. 12a, 08:18

Urtarrilaren amaieran jokatuko da 2019ko eskubaloiko mundu txapelketan. Danimarkaren eta Alemaniaren artean antolatuko dute txapelketa, eta bertan 24 selekziok hartuko dute parte. Horien artean izango da Espainiako selekzioa. 

Jordi Ribera hautatzaileak lehen galbahe bat egin du eta 28 jokalari deitu ditu aurretiko aukeraketa batean. Horien artean da Kauldi Odriozola Bidasoako jokalari zumaiarra. 28 jokalari hauen artean erabakiko du hautatzaileak zein izango diren Danimarkan eta Alemanian.