XVII. Klarinete Maratoia hasiko da bihar

Baleike 2018ko abe. 11a, 17:45
Argazkia: Iazko amaierako kontzertua Alondegian.

Sapere Aude Sinfoniettak antolatuta, bihartik igandera bitartean, klarinete doinuek bustiko dute Zumaia. Aurreko edizioetan bezala, bakarkako eta taldekako eskolak izango dira, eta igandean, ikasleen amaiera kontzertua egingo da Zumaiena ikastetxean, 13:00etan.

Bihar hasita, datozen bost egunetan, XVII. Klarinete Maratoia egingo da Zumaian. Maratoiak kalitatezko irakaskuntza eta maila handiko musikari eta irakasleen konpromisoa dauka. “Gure helburu orokorra kultura sustatzea da, baina era berean, musikarien artean sarea sortu eta handitzea. Jatorri eta maila ezberdineko jendea etortzen da eta horien harremana bultzatzea gure nahia da”, kontatu du Marixi Sesma antolatzaileak.

Ohi bezala, aurten ere programa zabala eskainiko du maratoiak, eta berrikuntza modura, Alexander Teknika izeneko klaseak egongo dira. “Tentsioei eta jarrera txarrei aurrea hartzeko teknika da. Gorputza eta ongizateari erreparatu nahi genion aurten, eta herritar guztientzat da irekia”, jarraitu du.

Amaitzeko, igandean, ikasleen amaierako kontzertua egingo da Zumaiena ikastetxean, 13:00etan. Arratsaldean, berriz, aurtengo edizioa amaitzeko, "Chamber Music" kontzertu berezia eskainiko dute Alondegian, 19:00etan.

Hau izango da, egunez egun, XVII. Klarinete Maratoiaren egitaraua:

Asteazkena, 12

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Ikasleen emanaldia.

Osteguna, 13

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 20:00: Pintxo-pote musikala: “Klarinetea eta...” Valentin Manterola´s Studio.

Ostirala, 14

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Bakarkako eta taldekako eskolak.
  • 18:15: Clarinete Clinic.
  • 19:00: Kontzertua. Alexander Technique Performance. Komentua.

Larunbata, 15

  • 09:15-14:00/15:30-19:30: Instrumentu eta osagarrien erakusketa.
  • 11:00-14:30: Lutheria, instrumentuen konponketa. (Alipio Ginaldo).
  • 16:30: Klarinete Laukoteen Lehiaketa kontzertua. Komentua.

Igandea, 16

  • 13:00: Ikasleen amaiera kontzertua. Zumaiena ikastetxea. (Euskal Herriko musika eskola eta kontserbatorioko irakasleez osaturiko ensemblea, Fernando Urainen zuzendaritzapean).
  • 19:00: “Chamber Music” Kontzertu berezia. Alondegia.