Pentsiodunak beste astelehen batez elkarretaratu dira

Baleike 2018ko abe. 10a, 14:53

Herriko pentsiodunek ez dute gaur ere huts egin. Beste astelehen batez Alondegi aurrean elkarretaratu dira pentsio duinak eskatzeko. 

Ez da hau izango aste honetan gauzatuko duten ekintza bakarra. Asteazkenean, goizeko 10:30ean, hasita, Jon Gorrotxategi ekonomilariak hitzaldi bat emango du Alondegian. Gaia, pentsioak izango dira, duela 10 hilabete Zumaian eta beste herri askotan astelehenero egiten diren kontzentrazioen zergatia azaltzeko.