Pentsioen inguruko hitzaldia emango du asteazkenean Jon Gorrotxategik

Baleike 2018ko abe. 9a, 13:30

10:30ean elkartuko dira, Alondegian. Hilabeteak daramatzate pentsiodunek protestan, eta mobilizazio horien arrazoiak azalduko dituzte hitzaldian. 

Jon Gorrotxategi ekonomialariaren eskutik, pentsioen gaia landuko dute asteazkenean Zumaiako pentsiodunek. 10:30ean elkartuko dira Alondegia Kultur Etxean. 

Hilabeteak daramatzate pentsiodunek protestan, eta mobilizazio horien arrazoiak azaltzeko baliatu nahi dute hitzordua.