Hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan haur liburutegian

Baleike 2018ko abe. 8a, 15:30

Gabonen bueltan antolatutako ekintzen barruan, haurrei zuzendutako hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan zehar haur liburutegian.

Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua datoripuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.