Larunbatean piztuko dituzte Gabonetako argiak

Baleike 2018ko abe. 7a, 20:00

Gabon garaiaren atarian gaude eta girotze aldera Udalak argiak jarri ditu herriko kale batzuetan. Argiak bihar piztuko dituzte, ilunabarrean.

Horrekin batera, azken legealdian egindakoarekin jarraituta, argazki lehiaketa ere antolatuko du aurten ere Udalak. Gaia Gabonetako argiak Zumaian izango da eta gai horren inguruan nahi bezalako argazkiak ateratzeko aukera izango dute parte-hartzaileek mugikorra erabiliz.

Argazkiak aurkezteko epea, abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra bitartekoa izango da eta whatsapp bidez bidali beharko dira 688 844 400 telefono zenbakira. Egilearen izen abizenak jarri beharko dira igorritako mezuan.

Epaimahaia Kultur eta Turismo saileko, Distira argazki elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatuko dute. Eta argazki onenaren saria irabazten duenak, Zelai Hoteleko jatetxean bi dastatze menu eskuratuko ditu. Argazki onenak, gainera, udal webgunean eskegiko dira.