Alfilak diagonalean mugitzen dira eta dorreek zuzen egiten dute aurrera

Baleike 2018ko abe. 7a, 14:14

Sortu berria den Kbi Zumaiako xake kluba aurkezpen ekitaldia ari da egiten Beheko Plazan. Xakeko taulak jarri dituzte plazan eta nahi duen guztiak izan du jokatzeko aukera. 

Egun berezia da gaurkoa, kirol klub berria sortu delako herrian. Aurkezpen moduan xakeko taulak jarri dituzte Beheko Plazan, eta lehen ordutik makina bat haur inguratu da bertara xakearen berri izan eta partidak jokatzeko. 

Bertan izan dira, baita ere, Azkoitiko xake klubeko ordezkaria eta Gipuzkoako xake federazioko lehendakaria. 

Ekitaldiak arratsaldean jarraituko du, 17:00etatik aurrera. Xake partidak jokatzeko aukera izango da orduan ere.

Erlazionatuak

Xakearen habia Zumaian

Baleike 2018 abe 05 Zumaia