Baleike aldizkariko iritzi artikuluak orain webgunean

Baleike 2018ko abe. 6a, 12:57

Maiatzean Baleike aldizkari berritua aurkeztu genuenetik, iritzien atala indartzea izan da gure arduretako bat. Hilero herritarren iritzi artikuluak jaso ditugu paperezko argitalpenean. Aldizkarian argitaratutako iritzi horiek orain webgunera ekarri ditugu. 

Gaur egungo gaien inguruan idazteko eskatu diogu lagun askori; Zumaiarekin lotura duten gaiak izango dira batzuk, eta gure mugarrietatik kanpo daudenak besteak. Kulturari buruz iritzia emateko ere eskatu diegu musikaren, antzerkiaren edota literaturaren munduan mugitzen den jendeari. Kultura beti ere era zabalenean hartzeko eskatu diegu.

Hilabete hauetan guztietan jasotako artikuluak (eta etorriko direnak) webgunean jaso ditugu orain. Baleike.euseko azalean aurkituko duzue atal berri hau.

Iritzi artikulu hauek aurkitzeko beste modu bat lotura honetan klik egitea da.