Markos Untzeta & Esku Hutsikek kontzertua emango dute bihar Durangoko Azokan

Baleike 2018ko abe. 5a, 18:07

Markos Untzetak eta berekin ari den taldeak, Esku Hutsikek, kontzertua emango dute bihar, eguerdiko ordu batean Durangoko Azokan. Ahotsenea guneko agertokira aterako dira kontzertu labur bat eskaintzera. Taldeko kideen artean Zumaiako bizilagun bat dago: Giovanni Zanon.

Blues folk ukituak dituen pop rocka jotzen du talde honek. Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen edo Van Morrison bezala maisuak ditu eragin nagusia. Orain gutxi disko berria atera du, Eguzki gorri bat izenekoa, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin hau ere.

Biharko kontzertuan bost abesti joko dituzte, atera dituen disko bakoitzetik bana. Kronologikoki joko dituela adierazi dute, zaharrenetik hasi eta berrienera arte.