2018/12/12 - 2018/12/28 17:30ean

Ipuin kontaketa

Gabonak haur liburutegian

Gabonak haur liburutegian
Alondegia, Zumaia

Abenduan zehar, hiru ipuin kontaketa saio egingo dira haur liburutegian. Hilaren 12an, Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenduaren 18an, berriz, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitartekoentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira haur liburutegian.