Abenduaren 14ko asteburuko antzezlanetarako eta kontzerturako sarrerak salgai daude

Baleike 2018ko abe. 5a, 11:13

Gabon garaiaren ataria antzerki saio eta kontzertuez beteta dator. Hala, datorren asteburuan bi antzezlan eta kontzertu bat egingo dira Aita Mari aretoan. Ikuskizun hauetarako sarrerak jada salgai daude turismo bulegoan.

Hasteko, ostiralean, abenduaren 14ean (22:00etan), Miss Karaoke antzezlanak hartuko du Aita Mariko oholtza. Metrokoadroka eta Pez Limboren ekoizpen honek Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Iñaki Ziarrusta ditu aktore lanetan. ‘Zerk definitzen zaitu?’, ‘Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?’. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean. Sarrerak 6 euroan daude salgai, 4 Gazte txartelarekin.

Zineko musika

Larunbatean, hilaren 15ean, eta 20:00etan hasita, Voces de cine kontzertua entzuteko aukera izango da Aita Marin. Ainhoa ​​Zubillagak, Iñaki Salvadorrek eta Mikel Anduezak zinemaren historiako kantu ezagunak egingo dituzte, Moon River, Days of wine and roses, Jazz edo Think of me entzuteko aukera izango da. Sarrerak 5 euroan daude salgai.

Haur antzerkia igandean

Kultur ekitaldiz betetako asteburua amaitzeko, igandean, abenduaren 16an, 12:00etan hasita, Dejabu Panpin Laborategiaren Linbo planeta haur antzerkia egongo da Aita Marin. Miren Alkala eta Alvaro Garayalde dira 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlan honetako aktoreak. Inork oroitzen ez duen lekua da Linbo planetan. Hondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Sarrerak 4 euroan daude salgai turismo bulegoan.