ZOZKETA: Toundra laukoteak Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak

Baleike 2018ko abe. 5a, 08:08

Toundra rock talde instrumentalak kontzertua emango du larunbat honetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Antolatzaileek lagun batentzako bi sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Intentsitatean gorantz egiten duten abestiak dira Toundra laukotearen espezialitatea. Urte honetan bertan atera dute beraien azken diskoa, Vortex izenekoa. Horrez gain, badute proiektu paralelo bat Niño de Elche flamenko abeslariarekin. Exquirla da talde horren izena. 

Sarreren zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena ostiral goizean aterako dugu. Hartu parte eta zorte on. 

Gogoratu, baita ere, oraindik abian dela Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako afariaren zozketa. Honen saridunaren izena bihar goizean aterako dugu. 

Erlazionatuak