Euskaraldia Zumaian

Euskaraldiari agur

Euskaraldiari agur

Gaur amaituko da Euskaraldia, eta ariketa sozial hau antolatzen aritu diren taldekideek eskerrak luzatu nahi dizkiete bertan parte hartu dutenei. 

Horrekin batera parte hartu dutenei beraien iritzia emateko eskatzen diete. "Guretzat, galdetegi zehatzei erantzutea bezain garrantzitsua da jakitea nola sentitu zareten egun hauetan, aldaketarik sumatu duzuen hizkuntza-ohituretan, zer arlotan, nolako ondorioak atera dituzuen… Horretarako, euskaraldia@zumaia.eus  helbidera mezu bat idatzi eta bizipenak lerrotxo batzuetan idaztera gonbidatzen zaituztegu. Euskaraldiak arrasto sakona utziko digun itxaropenez, ondo izan!".