Elena Irureta izango da 'Patria' telesaileko protagonistetako bat

Baleike 2018ko abe. 3a, 16:12

Fernando Arambururen Patria liburuaren egokitzapena egingo du telebistarako. Gaur iragarri dute zer aktore aukeratu dituzten pertsonaia nagusietarako: Elena Iruretak eta Ane Gabarainek beteko dituzte Bittori eta Mirenen paperak telesail honetan. 2019ko hasieran ekingo diete grabazioei Donostialdean.  

Aitor Gabilondok egokitu du liburua telebista formatura, eta Felix Viscarret eta Pablo Trapero argentinarra izango dira zuzendariak. Euskal Gatazkaren ikuspuntu propioa du Aramburuk. Bittori erbestera joan zen senarra hil zutenean; Miren, berriz, erradikalizatu egin da bere seme Joxe Mari ETAn gora egiten duen bitartean. Zortzi kapitulo izango ditu telesail honek.