Jubilazio duinen alde manifestazioa egin du herriko pentsionista talde batek

Jubilazio duinen alde manifestazioa egin du herriko pentsionista talde batek

Hurrengo astelehenean berriro ere elkartuko dira Saregileen plazan, 12:00etan.

Udaraz geroztik Saregileen plazan elkartzen dira herriko hainbat jubilatu eta pentsionista astelehenero. Jubilazio duinen aldeko pankarta eskuan, beraien borrokak ez du etenik. Gaur, elkarretaratzea egin beharrean, manifestazioa egin dute Erribera kalean zehar.