BIDEOA. Andra Mari eta San Pedro abesbatzen kontzertua parrokian

Baleike 2018ko abe. 2a, 20:25

Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Zumaiako San Pedro Abesbatzak kontzertua eman zuten atzo ia bete egin zen parrokian. Camille Saint-Säensen eta Tomás Aragüésen obra bana kantatu zituzten. 

Andoni Sierrak zuzendu zituen bi abesbatzak, eta, hauen ahotsez gain, Koruko Andre Maria Musika Kapera taldearen laguntza izan zuten. Maria Martin sopranoa, Lucía Gómez mezzosopranoa, David de Oliveira tenorra eta Jesús García baritonoa aritu ziren bakarlari lanetan.

Hasteko Saint-Säensen Oratorio de Noël obra jo eta abestu zuten, eta ondoren Aragüésen Suite de Navidad. Bideoan lehen obrako Recitatif: et pastores erant eta Chorus: Gloria entzun ditzakezue.