Arraunlari beteranoen zozketako saria Janari Bankoarentzat

Arraunlari beteranoen zozketako saria Janari Bankoarentzat

Irailean egindako Olarro Egunean beteranoen arraun taldeak zozketa bat antolatu zuen. Zozketa horren irabazlea Aretxabaletako Ainhoa Aranburuk izan zen. Saria, baina, Janari Bankoari ematea erabaki zuen. 

Asteburu honetan egin zuten Gipuzkoako Janari Bankorako bilketa erraldoia. Arraunlari beteranoen ordezkariak bilkerako kideekin harremanetan jarri ziren eta saria janaritan eman zuten atzo.