Udalak herriko elkarteen laguntza behar du Gabonetako ekitaldiak antolatzeko

Udalak herriko elkarteen laguntza behar du Gabonetako ekitaldiak antolatzeko

Gabonak ari dira hurbiltzen eta horrekin batera garai horrekin lotutako ekitaldiak antolatzeko beharra. Hori dela eta, Udaleko Kultura Sailak bilera antolatu du astearte honetarako. 

Udaletik adierazi dutenez, dagoeneko hasita daude ekitaldi horiek antolatzen Udaleko zenbait alor, eta baita herriko hainbat boluntario ere. Hala ere, laguntza handiagoa behar dutela eman dute jakitera. "Ezinbestekoa zaigu herritarren eta elkarteen laguntza: jaiotza prestatzen, erregeen eskutitzak jasotzeko ekitaldian, eta bereziena, urtarrilaren 5ean herria zeharkatuko duen kabalgatan. Kabalgata egunak jendetza mugitzen du haurren gozamenaren inguruan, eta guztia txukun eta segurtasunez egin beharra dago, are gehiago haurrak tartean egonda".

Elkarteen kasuan Udalak parte hartuko duten elkarteentzat ordainsari bat ere badu, "izan ere kultur edo kirol elkarteen jarduerek ere sarritan diru sarrera estra baten premia izaten baitute. Orain arte elkarte bakarra izan da Gabonetako ekitaldien koordinazioan lagundu duena, baina aurten lana bi elkarteren artean banatzea litzateke asmoa: talde bakoitzak 20 bat pertsona jarri beharko ditu; kopuru horretara iristen den elkarteek izango dute lehentasuna baina talde txikiagoren batek interesa balu

Guzti honetaz hitz egiteko bilera antolatu dute. Astearte honetan egingo da, hilaren 4an, 19:00etan hasita Alondegian. Edozein zalantza argitzeko kultur etxearekin harremanetan jar daitezke (kultura@zumaia.eus / 943861056).