Zumai txarangak kaleak alaitu zituen atzo

Baleike 2018ko abe. 2a, 10:45

Azaroaren 22 da Xixiliren, musikarien zaindariaren eguna. Xixiliren aitzakian izenpean kontzertu eta emanaldi batzuk egin dira herri mailan azken asteotan. Gehienak aipatu egunaren bueltan egin dira, bi ekitaldi izan ezik.

Hala, San Pedro Abesbatzak eta Errenteriako Andra Mari abesbatzak kontzertua eskaini zuten atzo iluntzean parrokian. Emanaldi hau iragarrita zegoen. Ez, ordea, Zumai txarangak egindako kalejira. Herritar askok sorpresa hartu zuten txarangaren doinuak kalean entzuterakoan. Iluntze parteko giro goibelari alaitasuna jarri zion taldeak.