Eduardo Agirre, Ugarein Xistera zirkuituko irabazle

Baleike 2018ko abe. 1a, 17:10

Ugarein Xistera Zirkuituko finalak jokatu ziren atzo arratsaldean Aitzuri frontoian. Finaletara sailkatutako zumaiarretatik Eduardo Agirrek bakarrik lortu zuen garaipena

Gazte mailako pilotarien finalak eman zion hasiera jaialdiari. Bi zumaiar izan ziren aurrez aurre: Gorka Segurola eta Eduardo Agirre. Lehenak Etchegaray zuen aurreko koadroetan, eta bigarrenak Olazagasti atzelari lanetan. Bi setetan erabaki zen finala Agirre eta Etchegarayren alde: 11-15 eta 14-15.

Nagusien mailan Unai Uranga zen Zumaiako kirol elkarteko ordezkaria finalean. Aaronekin batera aritu zen Mendizabalen eta Elkorobarrutiaren aurka. Partida hau ere bi setetan erabaki zen, kasu honetan zumaiarraren kaltetan: 15-12 eta 15-7.