Euskara ere gu garelako

Baleike 2018ko abe. 1a, 16:11

Euskararen Egunaren atarian, Euskaraldiaren 9. eguna betetzen den honetan, zumaiar ugari hurreratu dira Kofradiara Euskaraldiko argazki ateratzera. 

Eguerdiko 12:00etan zegoen hitzordua jarrita. Ordurako makina bat herritar inguratu dira plazara, paparrean Euskaraldiko txapak zituztela. Batzuk belarriprestak ziren, besteak ahobiziak. Denak euskararen inguruan antolatu duten ariketa honetan parte hartzeko gogoz. 

Argazkia atera ondoren, Beheko plazarako bidea hartu dute trikitixa doinuek lagunduta. Uxue Alberdik idatzitako testu bat irakurri du Esti Kortak, eta kopla batzuk abestu ondoren, salda eta mokadu bat eman zaie bertaratutakoei.

Erlazionatuak