'Superlopez' eta 'Itsasontziak erreskatean', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2018ko aza. 30a, 17:59

Bi pelikula emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: Superlopez eta Itsasontziak erreskatean. Ohiko ordutegian emango dira bi pelikulak. 

Dani Rovira eta Alexandra Jimenez aktore dituen Superlopez pasa den asteburuan eman behar zuten, baina aretoan izandako arazo teknikoengatik bertan behera utzi behar izan zituzten. Asteburu honetan ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Igandean, berriz, haurrentzako saioa izango da Itsasontziak erreskatean pelikularekin. 16:30ean hasiko da saioa. Emanaldia Euskararen Asteko egitarauan sartzen da. 

Hemen duzue trailerra: