Banatu dugu Zelai Talasoterapiak emandako saria

Zelai talasoterapiak emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu zozkatu ditugu aste honetan. Parte hartze handia izan zen eta zozketa bidez Saioa Amilibiarentzat izan da oparia. Atzo jaso zuen txartela.

Gogoratu asteburu honetan beste zozketa bat dugula martxan: McOnak taldearen diska zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Hartu parte eta zorte on!